Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2011/10/06 10:33:24.407 GMT+2

Atom Rhumbaren zuzeneko gordinak zabalduko du eguenetako bigarren ikasturtea

Kooltur Ekintzak taldeak indarrez hasiko du bigarren denboraldia. Gaur  Maritxu Kajoi bezpera, eguena, hasiko dute 2011-2012 edizioko Kooltur ostegunak ekimena Atom Rhumba taldearekin.
Sei lagunek osatzen dute Bilboko rock-and-roll taldea. Zuzeneko gordinak eskaintzen dituzte, funk, blues eta rock doinuak nahastuz. 2010ean argitaratutako Gargantuan Melee lana eskainiko dute; hain zuzen, Atom Rhumbak euskaraz abesten duen lehen abestia jasotzen du diskoak: Istingako mutikoa.

Berrikuntzak ekintzetan
Iaz bezala, kontzertuak eguenetan izango dira, 22:00etan gaztetxean, 5 euroren truke. Horren harira, gainera, berrikuntza bat izango da aurtengo denboraldian. Zozketak salduko dituzte, eta zozketa horiekin urte osoko bono bat zozketatuko dute. Zozketa horien diruarekin, besteak beste, musika ekipoa ordainduko dute.
Lehenengo edizioa, datutan
Kooltur Ekintza taldea pozik dago Kooltur ostegunak ekimenaren lehenengo edizioarekin. 2010-2011 eguenetan 28 kultura emanaldi antolatu zituzten, eta bataz besteko pertsona kopurua 98 izan zen. Bigarren ediziorako ere gogotsu daudela azaldu du Aritz Zubiate taldeko kideak. Edizioa, gainera, talde indartsu batekin hasiko dutela gaineratu du.
Dagoeneko urriko agenda gertu dute. Atom Rhumbaren ondoren Mursegok joko du gaztetxean urriaren 13an; urriaren 20an, Fly Shit; eta, urriaren 27an Sumision City Blues taldeak jardungo du.

Nork: Danbaka.2011/10/06 10:33:24.407 GMT+2
Etiketak: kooltur | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: