Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/05/12 15:57:51.193 GMT+2

Danbaka lehiaketaren II. edizioko oinarriak

  1. Hala nahi duten Debagoieneko musika talde eta bakarlari guztiek dute lehiaketan parte hartzeko aukera, diskoa dutenek zein ez dutenek.
  2. Derrigorrezkoa da gutxienez taldeko partaideetako bat Debagoienean (Aramaio barne) erroldatua egotea 2006ko urtarrila baino lehenagotik.
  3. Parte-hartzaileen musika estiloari dagokionez ez da mugarik izango.
  4. Epaimahaiak aukeratutako 19 taldeak Asteleheneko Goienkaria-n emango dira aditzera eta 20. taldea entzuleek Internet bidez aukeratuko dute. Horiekin bakarrik jarriko da Goiena harremanetan, ez kantuak bidali dituzten guztiekin. 
  5. Jarraipen berezia egingo zaio Asteleheneko Goienkaria-n eta Danbaka.com-en lehiaketari (kronikak, argazkiak). Hiru finalisten izenak ere Asteleheneko Goienkaria-n emango dira aditzera.
  6. SMS bidez eta Espaloia Kafe Antzokian egongo diren kaxa batzuetan botoa emanez zuen lagun eta jarraitzaileek ere parte-hartze zuzena izango dute. Gura beste jendek bidali ahal izango ditu talde gustukoaren mezuak. Talderik botatuenak ere saria izango du.
  7. Barikuetan izango dira jaialdiak, 22:30ean, Espaloia Kafe Antzokian, Elgetan. Lau taldek joko dute barikuro, eta bakoitzak 30 minutu izango ditu.
  8. Kontzertuen egunak: urriak 20, azaroak 3, azaroak 17, abenduak 1, abenduak 15, urtarrilak 12 (finala).
  9. Kontzertuetan jotzeko izango den hurrenkera zozketatu egingo da. Zein lau taldek zein egunetan jo epaimahaiak erabakiko du. Epaimahaia zuzeneko kontzertuetan egongo da.
  10. Epaimahaiak 19 talde aukeratuko ditu aurkezten diren guztietatik eta entzuleek Internet bidez aukeratuko dute beste talde bat. Hortik aukeratutako bakarrak grabatu ahal izango du diskoa. Zuzeneko grabazioak antolakuntzak jasoko ditu euskarri ezberdinetan (bideoa, soinua eta argazkiak) eta erabili ahal izango ditu inoiz argitalpenen bat egiteko. Kontzertuak telebista kamerek grabatuko dituzte eta GOITBn emango dira. Hasiera baten Debagoienean emango dira, baina baita Euskal
    Herriko hainbat telebistatan ere ematea.
    Lehiaketako irabazlearen diskoa ere kaleratzeko konpromisoa hartu du antolakuntzak Gaztelupeko Hotsaken laguntzarekin.
  11. Epaimahaiak euskaraz kantatzea hobetsiko du.
  12. Kontzertuak telebista kamerek grabatuko dituzte eta GOITBn emango dira. Hasiera baten Debagoienean emango dira, baina posible da Euskal Herriko hainbat telebistatan ere ematea.
  13. Taldeek uko egiten diote inolako royaltyrik kobratzeari. Antolakuntzak ulertuko du aurkeztutako taldeek ez dutela kontratu murriztailerik ezelako diskoetxe ez editorerekin lehiaketa honetan parte hartzeko.
  14. Aurreko edizioko hiru finalistek ezingo dute parte hartu edizio berrian. Gainontzeko sailkatuek parte hartu ahal izango dute, baina hiru kantu berri aurkeztu beharko dituzte.
  15. Irailaren 19rako entregatu beharko dira CDak, zehazki hiru kantu original (ez bertsio) izango dituztenak. CDan barik, MP3an ere bidali ahal izango dira hiru kantuok, e-postaz danbaka@danbaka.com helbidera. CDarekin batera, taldearen argazkia(k), biografia txiki bat, helbidea, telefonoa eta e-posta jakinaraziko dira. Dokumentazio osatua bidaltzea garrantzitsua da. Honaxe bidali.  
Goiena Komunikazio Zerbitzuak
DANBAKA

132 posta-kutxa

20500 Arrasate

Edo eraman Goienaren beste edozein egoitzatara.
Informazio gehiago: 943 71 25 11 telefonora deituta.
Oharra: lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du onartzen direla: batetik, oinarri hauek oso-osorik; bestetik, lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki dezakeen era.

Nork: Iker.2006/05/12 15:57:51.193 GMT+2
Etiketak: danbaka lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...imedia enpresak eta Elgetako Espaloiak antolatu dute lehiaketa Gaztekutxak lagunduta, aurtengo udazkenerako. Hemen duzue informazio gehiago: Oinarriak Erreferentzia: Danbaka musika lehiaketaren bigarren edizioa abian da - Albisteak 2006/07/12 19:11:18.419 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: