Xehetasunen bat lotzeke badago ere, dena dago gertu AEDk eta Arrasateko musika taldeek elkarlanean CD bat atera dezaten. 2008ko irailean abiarazi zuen AEDk herriko taldeen kolaborazioarekin CD bat argitaratzeko ekimena, euskara elkarte aitzindariaren 25. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan.
Bada, halako proiektuek izan ohi dituzten atzerapenekin, baina aipatu ekimenak ekainean erdituko du emaitza. Orduan esku artean izango dugu CD bilduma, Arrasateko 10 taldek euskarari eta AEDri babesa emateko espreski sortu dituzten kantuekin egina.
Askotariko estiloak, euskaraz
Esan bezala, Arrasateko 10 musika taldek hartuko dute parte proiektuan. Hauexek dira: Material Rechazado, Ain-1, Anger, The Convicts, Muskaria, Los Galerna, The 5 Twisters, Foxxi Boxxi, Haitzama eta Gose.
Ekimenean parte hartzea erabaki duten taldeen artean estilo aniztasuna da nagusi. Eta punka, rocka, surfa ala elektronikoa izan, guztiek euskaraz abestuko dute. Kantuetako batzuk, gainera, euskara dute gai.
Grabaketak maiatzean
Joan den eguaztenean AEDren egoitzan egin zen batzarraren ostean zehaztu ziren parte hartuko duten talde guztiak. Izan ere, 10 taldeek kantuak grabatzeko gertu zituztela ziurtatu zuten. Ez hori bakarrik, motorrak martxan jartzeko datak zehaztu zituzten; hots, grabazio datak. Maiatzaren 18an hasiko dira grabazioekin; Arrasateko Shot! grabazio estudioan egingo dituzte.
Parte hartzea zabalik
Shot! estudioan grabatuko duten taldeak zehaztuta badaude ere -aurrekontuak ez zuen gehiagorako ematen-, AEDk zabalik ditu ateak, eta proiektuan parte hartu gura duen taldeak babesa erakuts dezake oraindik. Nola? Aurrez grabatutako euskarazko kantu bat AEDra eroanda. Informazio gehiago gura duena joan dadila AEDren egoitzara.
Antolakuntza, "pozik"
Ekimena antolatzen ibili den Josu Errarte AEDko kultura teknikariak balorazio positiboa egin du; adierazi duenez: "Oso pozik gaude herriko musika taldeen partetik jaso dugun erantzunarekin".
2009/04/06 12:02:58.619 GMT+2
Ekainean kalean izango da AEDk Arrasateko 10 talderen laguntzaz aterako duen CDa
Nork: Maider Arregi.2009/04/06 12:02:58.619 GMT+2
Etiketak:
aed
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...lated Blogs on Foxxi boxxi westsidelove: I Wish I Were Jewish Ekainean kalean izango da AEDk Arra...
Erreferentzia: Foxxi boxxi | Ahthionline 2011/12/10 04:14:25.403 GMT+1
Idatzi artikulu bat