Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/09/27 18:55:47.245 GMT+2

Entzungai jarri ditugu aurkeztutako 28 taldeen kantuak

Jakingo duzuen moduan 28 talde aurkeztu dira. Eta agindutako moduan, hemen dauzkazue talde bakoitzaren hiru kantu, lehiaketara aurkeztu dituztenak, hain zuzen ere.

Badakizue, urriaren 2tik aurrera, epamaihaiaren epaia (zuzenean arituko diren 19 talde) behin jakin ostean, zuen gustuko 20. taldea bozkatzeko aukera izango duzuela. Adi ibili, egun gutxi egongo dira horretarako-eta.

Bitartean, on egin!

5 Twisters

23-F

Aby-Kem


Aitor Pedrejon

Anal Bag

Arianrod

Azkaiter Pelox

Belceblues

Desprezio

Dolce Vita

Drakes

Inalectrik

Igor


Jim TNT & Amaia

Klakson

Little little much

Lord Witch

Los Cretinos


Mahaster River

Malenkonia


Matx

Mikel Larrañaga

Ozen

Raul Lasa

Rombos Negros

Scam

Unnëa

Yotox

Nork: danbaka.2006/09/27 18:55:47.245 GMT+2
Etiketak: danbaka2 lehiaketa albisteak mp3 | Permalink | Erantzunak (18) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

hau dok hau gezurra!!!

3. intentua dok zeoze entzutekua eta bapebe!!!

kaka zaharra!!!

hola ez boto ez ezebe!!!

Nork: .2006/09/28 12:46:09.274 GMT+2

Zein kantu ez duzu entzuten? Esan eta saiatuko gara arazoa konpontzen. Guk guztiak entzuten ditugu. Azaldu, mesedez, non duzun arazoa.

Nork: Danbaka.2006/09/29 10:52:53.433 GMT+2

Arianrod lekuan anal bag jarri duzue. Mesedez konpondu

Nork: arazoa.2006/09/29 17:11:21.495 GMT+2

Kaixo:

    Ezta lehenengo urtea Danbaka Musika Lehiaketa jarraitzen dudala eta aurreko ediziotik hona aldaketa batzuk direla ikusi dut. Adibidez, talde bat aukeratzearena internautek, bakarlarien saria...

    Baina bai da gauza bat ez zaidana gustatu, Lehiaketaren irabazleak diskoa grabatuko du Shot! estudioetan (oso ondo deritzot estudioak ezagutzen baititut, oso ondo dago eta jente oso profesionala dago bertan lanean) baina Gaztelupeko Hotsak disketxearena da ez zaidana gustatu; ez daukat ezer disketxearen aurka baina zer gertatuko litzateke talde edo bakarlari irabazleak MusikHerria disketxearekin atera nahi badu bere lana? edo eta bere kabuz atera nahi badu? Hau da, musika librearen apostua egitea nahi badu? Kontutan izan gero eta talde eta bakarlari gehiagok gehiagok musika librearen apostua egiten dutela.

    Beraz hor nire galdera; ZER GERTATUKO LITZATEKE IRABAZLEAK DISKOA BERE KABUZ ATERATZEA NAHIKO BALU?

Gustatuko litzaidake norbaitek erantzungo balit.


Musika Libre zale bat.

Nork: Musika Librea.2006/09/30 17:35:17.533 GMT+2

Ariandrod-en abestiak ezin dira entzun, beraien lekuan Anal blag-en abestiak agertzen dira. Ea laister konpontzen dezuten, beraien abestiak entzun ahal izateko.

Nork: Arianrod YA!.2006/10/01 12:36:13.251 GMT+2

Arianrod-en lekua noiz konpondu egin behar da? Beraien abestiak entzun ahal izateko!

Nork: Arianrod YA!.2006/10/01 12:38:20.396 GMT+2

Nork: **.2006/10/01 14:27:18.073 GMT+2

Bakarlari irabazlendako jarri duzuen saria benetan LOTSAGARRIA iruditzen zait.Elgetako Espaloirako urteko sarrera libre izatia?.Zertan lagunduko dio bere lana ezagutzera emateko edo ta bere lana errezteko.Estudio baten ordu batzuk ordainduta izatia edo ta musika tresnatan diru laguntza bat ematia askoz be egokiagoa izango litzake duda barik.Hori bai, zuek(GOIENAKOEK), bakarlari eta talde  hauetaz aprobetxatuz ,ETB-n,aldizkari,irrati eta egunkarietan debagoienako musika sortzailien "salbatzaile" moduan agertzea eta bide batez zuen "komunikabideak???"promozionatzea duzue helburu bakarra. Gainera,ze ostia dago urtian zehar Elgetako Espaloian interesgarri musikari batendako?.Zergaitik ez abono bat Donosti edo Gasteizko Jazzaldietarako,edo BilbaoLive,Azkena Rock Festival......edo antzeko jaialdietarako.Eta irabazlea Atxabaltakua edo Eskoitzakua(adibidez) izan eskero,taxia be ordainduko diozue?Eta Espaloian hartuko dituen traguak ere bai?Benetan KUTRIA eta MERKEA zuen "saria".

            LOTSABAKUAK!!!!!!!!!!!!

Nork: DANBAKAKAKO SARI KUTRIA!!!!!!.2006/10/01 17:36:53.907 GMT+2

Sari bat ezebe baino hobeto da. Aurreko edizioan bakarlariek etzuten sari berezirik jaso. Ez zait iruditzen kritikatzeko moduko zerbait, ez duenak saria nahi, ez hartzeko.

Nork: **.2006/10/01 18:12:18.791 GMT+2

Nere aurretik idatzi duenari:Sari bat ezebe baino hobeago dela?Ba hurrengoan txorizo pamplona bokadillua jarri dezatela sari moduan.Ez zaizula iruditzen kritikatzeko moduko zerbait?Ba al dakizu zer den "DUINTASUNA"?Ez, zihur ezetzSari KUTRE eta MERKEA dela esan dut,eta hori begibistan dagoela uste dut

   Beste aldetik,"musika librea"zinatzen duenari nire adostazun osoa adierazi nahi diot.Txo,badakik "todo keda en kasa".....Gaztelupeko Hotsak,Goiena,Espaloia.............bussines is bussines!!!!

 

Nork: DANBAKAKAKO SARI KUTRIA!!!!!!!!!!2.2006/10/01 20:01:56.435 GMT+2

Ados nago "DANBAKAKAKO SARI KUTRIA!!!!!" izenpean idazten duenarekin. Aizu! agian txorixo panplona bokata ez da hain txarra e? jeje. Arrazoia baita GOIENAkoen benetako helburuarena lehiaketa honekin. Ta bai, bussines is bussines, egia da. Ta musika librearekin berriz bueltan, aurreko batean ahaztu egin zitzaidan aipatzea, bai Leintz Bailaran eta inguruetan (DEBAGOIENA deritzozuena) talde asko direla diskoak beraien kontu atera dutenak: Anger, Lukas Prest eta Ozen taldeek MusikHerria disketxearekin atera dute beraien lanak; Supercools, Fly Shit, Frenopatics... eta  bergarako talde asko urteak doaz beraien musika beraien kontu eta SGAEn izena eman gabe ateratzen; Drakes, Golpe de Estado... Oñatiarrak. Hauetariko batek irabaziz gero? Zer gertatuko zen? Saria kenduko zenioten beraien musika disketxe baten esku ikustea nahi ez dutelako? Edo, zuzenean ez dute horrelako talde batek irabaziko lehiaketa??

Nork: Musika Librea.2006/10/01 20:21:09.886 GMT+2

Musika librea...  Uste dut esaten dire gauza batzuk oso sinpleak direla. Ez dakit nola ez duten erantzuten Goienatik, edo nola uzten dituzten erantzun hauek hor, edozeinek era anonimoan idatzita. Nire ustez:

- Lehiaketa hau aspaldian egin den gauzarik serioena da taldeak bultzatzeko. Nik lagunak ditut talde batean eta penaz daude ez direlako aurkeztu. Izugarrizko kanpaina da taldeen alde.

- Goienaren beneteko helburuaz... hauxe topatu dut beraien webgune ofizialean eta flipatua geratu naiz. Ole!: Debagoieneko pertsona eta entitateen arteko komunikazio-beharrak asetzea eta debagoiendarrei aisia, kultura eta prestakuntzarako bideak eskaintzea, euskaraz, elkarlanean oinarriturik eta era guztietako euskarri komunikatiboez baliatuz.

- Seguru nago honekin dirua galtzen duela Goienak eta gonbidatzen ditut esatera zenbat galtzen duten. Arro esan beharko lukete kopurua. Eta irabaziko balute ere niri berdin zait. Urte pila bat egon da ekimen antzerako bat bultzatzeko eta ez da inor pringatu. Orain batzuek hasi direla, ba apoiatu beharko genituzke, ez azalkeriak esan.

- Busines is busines...  Zuk egunero zurito bat edaten duzun taberna baino okerragoa da negoziotzat jotzen duzun hori? Pentsatu, pentsatu eta gero bota.

- Sariaz... ados nago. Saria ondo egon daiteke, baina sormen musikalari lotutako sari bat hobeto ikusiko nuke. Hurrengo urteettarako ia sari hoberik lortzerik duzuen.

- Amaitzeko... flipantea da webgune hau. Eskerrik asko.

Nork: Aitor L..2006/10/04 10:25:06.202 GMT+2

UAU! Aitor! Zer zara kazetaria ala?
Lehenengo gauza nik inondik inora ez dut esan lehiaketa hau ideia txarra denik e? Esan dudan bakarra da bakarlariaren saria kutrea dela eta lehiaketaren irabazlearen saria ea zergatik Gaztelupeko Hotsarekin atera behar den, horren erantzuna badut... bussines is bussines bai! Eta bai, nik eguneroko zuritoa hartzen dudan tabernako negozioa baino okerrago hartzen dut Goiena-Espaloia-Gaztelupeko Hotsak triangelua.

Ez didazu zure iritzia eman ea zer pentsatzen duzun irabazleak bere kontu atera nahi badu diskoa. Eta Goienakoei ere eskertuko nieke esaten badidate ea zer gertatuko zer horrelako talde batek irabaziz gero lehiaketa. Erantzunaren zain nago.

Berriz ere Aitor L.ri, niri lehiaketa ondo iruditzen zait, musika taldeentzat beraien musika ezagutzera emateko eta kontzertuak eman ahal izateko; baina nik beste modu batean antolatuko nuke, gaur egun musikaren munduan sortzen ari den mugimendu berria ikusita.


pd: Ez dut nere izenarekin sinatzen pertsona bat baino gehiagon izenean idazten baitut. Eta barkatu nire testuaren forma kaotikoa, baina ni ez naiz ez kazetari ez blogari.

Nork: Musika Librea.2006/10/04 11:17:49.829 GMT+2

UAU! Aitor! Zer zara kazetaria ala?
Lehenengo gauza nik inondik inora ez dut esan lehiaketa hau ideia txarra denik e? Esan dudan bakarra da bakarlariaren saria kutrea dela eta lehiaketaren irabazlearen saria ea zergatik Gaztelupeko Hotsarekin atera behar den, horren erantzuna badut... bussines is bussines bai! Eta bai, nik eguneroko zuritoa hartzen dudan tabernako negozioa baino okerrago hartzen dut Goiena-Espaloia-Gaztelupeko Hotsak triangelua.

Ez didazu zure iritzia eman ea zer pentsatzen duzun irabazleak bere kontu atera nahi badu diskoa. Eta Goienakoei ere eskertuko nieke esaten badidate ea zer gertatuko zer horrelako talde batek irabaziz gero lehiaketa. Erantzunaren zain nago.

Berriz ere Aitor L.ri, niri lehiaketa ondo iruditzen zait, musika taldeentzat beraien musika ezagutzera emateko eta kontzertuak eman ahal izateko; baina nik beste modu batean antolatuko nuke, gaur egun musikaren munduan sortzen ari den mugimendu berria ikusita.


pd: Ez dut nere izenarekin sinatzen pertsona bat baino gehiagon izenean idazten baitut. Eta barkatu nire testuaren forma kaotikoa, baina ni ez naiz ez kazetari ez blogari.

Nork: Musika Librea.2006/10/04 11:18:17.963 GMT+2

Nik uste dudana da, aurkeztu direnek hasieratik dakite zeintzuk diren sariak. Ez bazaie atsegin ez aurkeztu eta kito. Uste dut batzuena dela kritikatu kritikatzeagatik. Aitor, zuk esandako guztiarekin ados nago.

Nork: **.2006/10/04 15:12:47.297 GMT+2

Noski atsegin ez dutenek ez aurkezteko. Horregatik ez dira talde asko aurkeztu. Nik esaten dudana da lehiaketa hau hobeto egongo zelan irabazlearen saria diskoaren grabaketa izatea soilik eta ez disketxe komertzial batekin sinatzea.

Nork: Musika Librea.2006/10/05 11:45:39.327 GMT+2

Nik ez dut uste horregatik izan denik talde gehiago ez aurkeztea.

Nork: **.2006/10/05 14:41:49.780 GMT+2

Lehiaketa honetan antikomertzialen kantuak kantatzen dutenek ni puta idea! Denak dute diru gosea.Lehiaketarik ez litzateke egon behar. Gora musika librea eta benetan sentitzen duzuna.

Nork: antikomerzial.2006/12/04 21:18:47.931 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: