Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/01/22 15:22:20.155 GMT+1

Jorge Reboredoren aldeko jaia Helldoradon

Donostiako Jorge Reboredo musikariaren aldeko jaia egingo dute Gasteizko Helldorado aretoan hilaren 26an.



Reboredok etxe-istripu bat izan zuen orain dela hilabete batzuk, eta horren ostean ebakuntza bat egin zioten. Tamalez, ebakuntza txarto egin zioten eta ondorioz, gitarra jotzeko ezinduta gelditu da donostiarra.



Reboredok ibilbide luzea dauka musikari moduan: Why Not?, Barrakos, Nuevo Catecismo Catolico eta Snobs taldeen sortzaile eta gitarra jotzaile izan zen. Horrez gain, Los Padrinos eta Gramones taldeetan ere ibilia da, besteak beste. Eta hainbat urtetan Estudio 77 grabazio estudioaren arduradun ere izan da.



Ezintasun hori osatzeko eta abokatuen eta medikuen gastu guztiak ordain dezan, hainbat musika taldek, Helldoradoko lan taldeak eta Hala Bedi Irratiko El Pintalabios irratsaioko arduradunek jai berezia antolatu dute.



22:00etan hasiko da kontzertua eta honako taldeek ordu erdiko ikuskizunak egingo dituzte: Los Gramones, Señor No, The Hot Dogs!, Maximum Bigotes Power, Discipulos de Dionisos eta Los Cretinos.

Txarteldegian zein tabernan jasotako dirua Reboredori emateko izango da.

Nork: Iker.2008/01/22 15:22:20.155 GMT+1
Etiketak: helldorado the_hot_dogs albisteak señor_no gramones jorge_reboredo discipulos_de_dionisos los_cretinos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: