Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/07/06 13:02:12.449 GMT+2

Sharon Stonerrek diskoa aurkeztu du Bilbon

Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute Hiru mila bira diskoa jendaurrean. Disko hori da Danbaka I. Debagoieneko Musika Lehiaketaren sariaren emaitza.

Denbora dezente itxaron behar izan dugu Oñatiko Sharon Stoner taldearen diskoa kalean ikusteko. Baina itxaronaldiak merezi izan du. Hala diogu lanaren emaitza ikusita, eta Oñatiko hirukotea egunetik egunera jasotzen dabilen onespena ikusita.

Aurkezpena Bilbon

Hiru mila bira izena jarri diote estreinako lanari eta hamaika kantuz osatuta dago. Orain dela gutxi Oñatiko taberna baten aurkeztu zuten lagun artean. Gaur, berriz, Bilboko Kafe Antzokian hedabideei zuzendutako prentsaurrekoa egin dute Gaztelupeko Hotsak eta Goienaren laguntzarekin.

Han izan dira taldeko Iñigo Ibarrondo, Mikel Zarketa eta Egoitz Olalde; eta Gaztelupeko eta Goienako ordezkariak.

Bideoa

Elkarrizketa

Iñigo Ibarrondo taldeko partaideari elkarrizketa egin genion atzo, hilak 5. Hemen duzue egindako elkarrizketa osoa, entzun nahi baduzue:

Iraupena: 23'27''
Pisua: 21,5 mb
(Pisu handia duenez, lehenengoz kargatzen denean motel joango da, baina behin kargatuta segituan kargatuko da hurrengoetan).

Nork: Iker .2006/07/06 13:02:12.449 GMT+2
Etiketak: diskoak bideoak 3milabira aurkezpena mp3 | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak!  disko ederra!

Nork: Iban Arantzabal.2006/07/06 16:34:56.765 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: