Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2010/11/08 12:28:16.895 GMT+1

The Snobs taldea Kooltur gaueko bigarren saioan

The Snobs talde donostiarrak hartuko dio erreleboa Gariri. Jorge Reboredo Nuevo Catecismo Catolico taldeko lehen gitarra joleak eta Señor No-ko Xabik, oraingoan baxu jole moduan, punk-rock azkarra eta landua eskainiko dute. Eskarmentu handiko musikariak dira, beraz, eta joan den egueneko Gariren saio lasaiaren ondoan, mugimendua eta izerdia ziurtatzen dute. Nuestros puños son legion da euren ereserkia eta ikuskizuna bermatuta dago. Hilaren 11n izango da, gaztetxean (22:00). Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Nork: Jokin Bereziartua.2010/11/08 12:28:16.895 GMT+1
Etiketak: kooltur | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: