Azaroan hasi zuen ibilbidea Kooltur Ekintza elkarte berriak sortutako Kooltur Ostegunak ekimenak eta ordutik aster-astero musika talde bat aritu da Arrasateko gaztetxean.
Azaroa eta abendua pasa ostean, urtarrila gogoz hasi du berriro Kooltur Ekintzak eta dagoeneko argitara eman du urteko lehen hilabeteko programa: hilaren 13an, UNE; 20an, Los Carniceros del Norte; eta 27an, Lobo Electrico. Hiru proposamen interesgarri eta desberdin, eguenetan ohikoa duten moduan.
Urtarrilean, hiru emanaldi
UNE taldearen ahotsa Aitor Uriarte oñatiarra da, Latzen eta Sen taldeetan aritutakoa. Bizkaiko hainbat lagunekin UNE sortu zuen, metala eta rocka uztartuta, eta orain Akustikoak eta bestelako uneak izeneko lana argitaratu berri dute, kantu zahar eta berriei bestelako sonoritatea gehitu diena. Eguenean igoko dira gaztetxeko agertokira, 22:00etan.
Barakaldoko Los Carniceros del Norte punk siniestro taldea eta Tolosako Lobo Electrico talde beroa izango dira hurrengo proposamenak.
2011/01/13 07:58:37.223 GMT+1
UNE taldearekin ekingo diete 2011ko Kooltur Ostegunei
Nork: Danbaka.2011/01/13 07:58:37.223 GMT+1
Etiketak:
kooltur
une
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat