Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2009/01/07 12:07:01.134 GMT+1

Bertsio gaua

Orioko Gazte Asanbladak Berstio gaua antolatu du Urtarrilak 10 Larunbaterako: Kontzertuak Oriyoko Kosta tailerrian izango dira eta bertan Kuraia, Abba eta Latzen taldeen bertsioak entzuteko aukera izango da; Azkaiter Peloxek Elvisen zenbait bertsio interpretatuko ditu gomina, patilla, fleko, kanpera eta guzti. Bestalde kazkezur fanziñe berriaren 0 zenbakia ere pdfan jeitsi daiteke   http://www.karkara.com/blogak/orioko-gazte-asanblada  helbidean.

Nork: azkaiter.2009/01/07 12:07:01.134 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/15 14:28:43.785 GMT+1

Mahaster River taldeak Webgune berria dauka.

Mahaster River taldeak Webgune berria  dauka: www.mahasterriver.com

Beraz, diska berriarekin batera, webgune berria ere badu taldeak. Lehenengo lan luzea Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin atera ostean bigarren honetan autoedizioaren aldeko apustua egin du taldeak. Abenduak 20 larunbatean hau guztia jendeaurrean aurkezteko Diska berriaren aurkezpen jaia egingo dugularik Bergarako Etxagi jatetxean.

Nork: azkaiter.2008/12/15 14:28:43.785 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/03 00:05:41.582 GMT+1

Abenduak 3 Asteazkena

Abenduak 3 Asteazkena, Bergarako Miguel Altuna Institutoko Eskararen egunaren programazioaren barnean, Goizeko 11:00etan Azkaiter Peloxek kontzertu akustikoa emango du, Elementaleko areto nagusian.
Abenduak 6 Larunbata: Azkaiter Pelox Band Taldearen kontzertua Orioko San Nikolas festen programaren barnean 12 triburekin batera Orioko plazan.
www.myspace.com/azkaiterpelox

Nork: azkaiter.2008/12/03 00:05:41.582 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/27 13:56:04.341 GMT+1

Dock of the bay II

"Azkaiter Pelox in Trio" Formatuan zabalduko dugu Dock of the bay Donostiako II. musika dokumental mostra, Egiako Bukowsky aretoan, bihar Azaroak 28 Ostirala gaueko 22:30 etan izango den Irekiera jaildian. gurekin batera Donostiko beste Dj batzuk ere izango direlarik

www.dockofthebay.es

Azaroak 29 Larunbatean berriz Mahaster River proiektuarekin Eskoriatzan izango gara Inkernuko 5. urteurren jaia ospatzeko antolatu den kontzertuan.

www.myspace.com/mahasterriver

 

Nork: azkaiter.2008/11/27 13:56:04.341 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/20 13:03:22.194 GMT+1

Mahaster River Bonberenean

Azaroak 21 Ostirala, 22:30etan MAHASTER RIVER eta FIACHRAS taldeen kontzertua Tolosako Bonberenean.
Fiachras, Brigada Criminal taldeko batzuk sortutako proiektu berria da.

Nork: azkaiter.2008/11/20 13:03:22.194 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/12 21:26:54.495 GMT+1

Azaroak 14 Ostirala. Banda osoaren aurkezpena

Orioko kosta tailerretako entsegu lokaletan ensaiatzen duten taldeetako bat  “Azkaiter Pelox Band” da. 2008ko Irailean, Orion sortu den proiektu musikal anitz honek ibilbide musikal oso desberdinetatik datorren jendearentzat topagune izan nahi du. Bertan, Kenon taldeko kideak, Mahaster River taldekoak edo eta Orio eta Zornotzako Txarangetako musikariek hartzen dute parte, besteak beste. Taldekide gehienak Oriotarrak diren arren, bada bat Bergararra dena jaiotzez. Azken hau, 2004tik Azkaiter Pelox izenpean, bakarlari gisa ibili izan da.  

Partaideak: Inigo Perona: Tronpeta, Joseba Aparicio: Tronboia, Eñaut Martí: Baxua, Imanol Arruti: Bateria, Iker Gurrutxaga: Gitarra eta Unai Azkarate: Gitarra eta ahotsak dira.

Aurkezpen kontzertua:
Azaroak 14 Ostirala, gaueko 22:30etan, Orioko Ortzaika auzoko San Martin Festetan.

Nork: azkaiter.2008/11/12 21:26:54.495 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/04 23:00:05.181 GMT+1

"Radio Popular" Bilbo herri irratiak Mahaster Riverren zuzenekoa emitituko du.

Radio Popular (Bilbo herri irratiak) Mahaster River proiektuak Bilboko Haceria aretoan, Azaroak 7, Ostiral honetan 22:00etatik aurrera emango duen zuzenekoa emitituko du, larunbatean.
Bilbon emango dugun kontzertu berezi honetarako poesia emanaldi bitxi bat prestatzen ari garelarik.
informazio gehiago:
http://jokingonzalez.blogspot.com/
http://elclubdelossentidosradio.blogspot.com/
www.myspace.com/mahasterriver
www.fotolog.com/mahasterriver

Nork: azkaiter.2008/11/04 23:00:05.181 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/10/15 13:04:17.883 GMT+2

Azkaiter Pelox Ermuako Infreñu tabernan

Urriak 30 Osteguna, Gaueko 22:00etan Azkaiter Peloxek kontzertua emango du Ermuako Infreñu tabernan, eta kontzertu berezia izango da, zeren eta "Azkaiter Pelox Band" proiektuko hainbat musikarik parte hartuko dute kontzertu honetan. Inigo Peronak Tronpetarekin  eta Joseba Apariciok  tronboiarekin apainduko dituzte errepertorioko abestiak.Bergara-orio konexion beraz, Ermuako Ostegun buruzuri bateko gaua girotzeko.more info:
www.fotolog.com/azkaiter_pelox
www.myspace.com/azkaiterpelox

Nork: azkaiter.2008/10/15 13:04:17.883 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/09/22 11:56:08.729 GMT+2

MAHASTER RIVER ZUZENEAN

Irailak 28 Igandea Arratsaldeko 19:00etan Kontzertu akustikoan Mikel Aranzabal bakarlariarekin batera MAHASTER RIVER zuzeneko akustikoan. Orioko Gazte asteburuaren programazio barruan.

Nork: azkaiter.2008/09/22 11:56:08.729 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/15 12:20:35.224 GMT+2

Zuzeneko kontzertua

 

Zer: Azkaiter Pelox Zuzeneko kontzertu akustikoan

Non: Aretxabaletako Kultur etxe berrixan dagon GAZTELEKUAN.

Noiz: Irailak 19 Ostirala, Arratsaldeko 19:30etan.

Antolatzailea : Txatxilipurdi.

 

Nork: azkaiter.2008/09/15 12:20:35.224 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)