Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/10/26 08:08:54.515 GMT+2

Urriak 20ko kontzertuari buruzko iritzia

Eskerrak danori

Ostiraleko kontzertua eta gero, lehenik eta behin eskerrak eman
baharrean gaude, elgetaraino hurbildu ziren denei.Gu benetan txundituta geratu ginen han elkartu zan jendetza danakin, egixa esan ez genuen eta horrenbeste jende espero eta, uste dugu, hau izan zela kontzertuan izan zen berotasunaren errudunetako bat, banetan, mila esker.

Bestalde, nahiz eta hasieran urduritasun puntu bat eduki, kontzertua
ezin hobeto jun zan; lehenengo bi kantuak ez homen ziran oso ondo entzuten, baina gero konpondu zan dana, pena bat gure "Snake of fire" ezin kalitatez entzun izana, baina tira, egongo dira kontzertu gehiago!

Eszenatokitik ikusten ziren musuetan barrea zen nagusi, eta horrek utzi gintuen gustora, nahiko interes geneukan konztertu hau emateko, ea nolako harrera zeukan, gure musikak, beti esan dugun bezala, nahiko bitxia baita.

Afaria be, eder askoa izan zan, ez geneukan barrena asko jateko, baina egia esan dena oso gozoa zegoen. Danbakako arduradun guztiei; eskertu nahi dugu, ez da peloteoa, bene benetan oso ondo portatu dira, maketa entregatu genuenetik Elgetako antzokitik atera harte;bai Iker Barandiaran, Uxoa, Maider, IƱigo, Txin, Amagoia...(porzierto bideoakin oso gustora geratu gara)
Ba hori, guretzat esperientzia edarra izan dela guzti hau, eta hemendik aurrera danbakako beste ostiraletan ikusle bezala ikusiko gara.

Hori bai, proposamen bat luzatu nahiko nuke mezu honen  bitartez; danbakako jira hau oso ondo dago elgetan...baina ez dakit inork erantzungo duen, baina ondo egongo litzateke, zein bailara edo beste lekuko gastetxeetan kontzertu ezberdinak antolatuko bagenitu, behin danbaka bukatu ostean.Guk hemendik, gogoz, konpromezu hau hartzen dugu, antolatzen lagundu. Horrela, behin danbaka bukatutakoan, honi jarraipena emun ahal izateko.

Nork: Klakson.2006/10/26 08:08:54.515 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak Klakson!Kontzertu  bikaina eskaini zenuten. Oso gustora egon ginen Espaloiko kontzertuak entzuten!Danbaka etapa bat da, baina ondoren kontzertuak datoz, taldearen heldutasuna eta garapena. Bestela ikusi lehenengo Danbaka lehiaketara aurkeztu ziren askok izan duten garapena eta arrakasta. Hor dabiltza kontzertuak eman eta eman. Ondo dago zuen aldeko iniziatiba; kontzertuak antolatu behar dira eta horretarako mugitu egin behar da. "Danbaka gira" edo antolatu daiteke Gaztetxe ezbrdinetan ezta?jejee, ondo egongo litzateke. Gure esku dagoen ezer egiterik badago esan lasai eta ea guztion artean gure taldeei bultzadatxoa ematen diegun.
A!Musika originala eta estilo bitxia. Hemen "Klakson estiloa" esaten diotela entzun dut. Niri Zarama etortzen zait burura...koreografiak ere ondo daude, eszenatokia betetzen duzue!
Datorren kontzertuan ikusiko gara!

Nork: maider.2006/10/26 09:26:19.850 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: