
Inox, Muted-en lan berria prest dago. 3. diska honetarako 10 abesti berri prestatu ditugu eta bertan remix bat eta bertsio akustiko bat ere agertuko dira.
Aitzol eta Ander taldea utzi zutenetik aldaketak egon dira Muted-en; Tito baxujole bezala arituko da hemendik aurrera ( “Sena” diskaren biraren amaieran parte hartu zuen ) eta Eneko ahotsetaz arduratuko da. Diska eta baxujoleaz gain myspace berria estreinatzen dugu. 3. lan honetan, gure ohiko indarra galdu gabe, melodiari garrantzia gehiago eman diogu eta orain arte exploratu gabeko doinuei lekua utzi diegu. Buelta bat heman gure txokotik abesti berriak entzuteko.
http://www.myspace.com/mutedmetal
Deluxe edizioa
1000 kopia kaleratuko ditugu formatu berezi batekin. Berezitasun hori cd-an egongo den estalkia izango da. Estalkia altzairu herdoltezinarekin egina dago eta horri esker, diska bizitza osoa iraungo du. Musikaz aparte, badaukazue orduan beste arrazoi bat diska erosteko eta oso aukera aparta “Inox” gertutik ezagutzeko.
Idatzi artikulu bat