Danbaka.com http://www.danbaka.com/tag/danbaka Danbaka.com Azaroko Kooltur Ostegunak aurkeztu dituzte http://www.danbaka.com/albisteak/azaroko-kooltur-ostegunak-aurkeztu-dituzte

Urriaren 6an abiatu zen Kooltur Ostegunen erruberak ez du gelditzeko asmorik. Hala, Kooltur Ekintza eragintza taldeak aurkeztu ditu datorren hileko kontzertuak: The Screaming Targets, Tom Tom Makuts, Rafa Rueda eta Split 77 izango dira azaroko gonbidatuak. Azaroko eskaintzaz gain, aurrerago Zea Mays, NCC eta Makala etorriko direla iragarri dute. Gogoratu, kontzertu guztiak eguenetan izango dira, 22:00etatik aurrera. Sarrera bost euro ordaindu beharko da. On egin!

]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/azaroko-kooltur-ostegunak-aurkeztu-dituzte#comments Danbaka Fri, 28 Oct 2011 12:54:15 +0200
Sumision City Blues bihar, muturreko bizipena http://www.danbaka.com/albisteak/sumision-city-blues-bihar-muturreko-bizipena

Bihar,  Sumision City Blues taldea igoko da gaztetxeko agertokira (22:00). Proiektu berria da, baina musikariek eskarmentu handia dute: Obligaciones, Sexty Sexers eta Euskal Herriko rock-and-rollean zeresan handia izan duten taldeetako partaideek osatzen dute. Sarrerak, ohiko moduan, bost euro oradindu beharko da.

Fly Shit bergararren txanda izan zen joan den eguenean, Kooltur Ostegunak-en barruan. 80 lagun, bergararrak gehienak, eta eskola zaharreko hardcorea: euren kantu mitikoak eta Arnas bakoitzeko ernetzen azken diskoko abestiak nahastu zituzten. Eta noski, bertsiorik ez zen falta izan: Bap! eta Bad Brains taldeen kantu bana, besteak beste. Gainera, 15 urteko ibilbidearen gaineko DVDa aurkeztu zuten, labetik atera berri. 

Sumision City Blues: benetazko zuzenekoa

Gasteiz eta Berako musikariek osatzen dute taldea, eta Joseba Baleztena eta Anti gitarra joleekin eta Iñaki Urbizu Pela abeslari, ikuskizuna bermatuta dago. Izan ere, Pela Euskal Herriko rock frontman sinesgarrienetariko bat dela esan daiteke. Bluesa, rocka eta Australiako musikaren kutsua du euren musikak. Eurak diotenez, Mink Deville eta Cicatriz taldeen arteko ezinezko nahasketa bat da; muturreko bizipen eta sufrimenduz jantzitako istorioak zuzenean taularatuko dituzte.


]]>
sumisioncityblues kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/sumision-city-blues-bihar-muturreko-bizipena#comments Jokin Bereziartua Wed, 26 Oct 2011 11:23:48 +0200
Fly Shit bergararren hardcorea gaur Arrasateko gaztetxean http://www.danbaka.com/albisteak/fly-shit-bergararren-hardcorea-gaur-arrasateko-gaztetxean Fly Shit taldea aspaldi bihurtu zen erreferente Euskal Herriko hardcore taldeen artean. Horrez gain, Bizitza, baina nola bizi? lanarekin erakutsi zuten old school-etik haratago joateko asmoa zutela; eta Arnas bakoitzeko ernetzen izeneko azken lanarekin post-hardcore eta emo-arekin proba egin dute bergararrek eta  asmatu egin dute. Izan ere, aurkezten diharduten diskoa 2011ko kuttunenen artekoa da. Gaurkoa, kontzertu berezia izango da, eta sarrerarekin batera beraien azkeneko lana oparituko du Bergarako taldeak.

]]>
fly kooltur shit http://www.danbaka.com/albisteak/fly-shit-bergararren-hardcorea-gaur-arrasateko-gaztetxean#comments Danbaka Thu, 20 Oct 2011 09:01:20 +0200
'Kooltur ostegunak' ekimenak, arrakastaz hasi du bigarren ikasturtea http://www.danbaka.com/albisteak/kooltur-ostegunak-ekimenak-arrakastaz-hasi-du-bigarren-ikasturtea

Zure nabigatzaileak ezditu iframeak onartzen.

]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/kooltur-ostegunak-ekimenak-arrakastaz-hasi-du-bigarren-ikasturtea#comments danbaka Thu, 13 Oct 2011 14:37:17 +0200
Atom Rhumbaren zuzeneko gordinak zabalduko du eguenetako bigarren ikasturtea http://www.danbaka.com/albisteak/atom-rhumbaren-zuzeneko-gordinak-zabalduko-du-eguenetako-bigarren-ikasturtea Kooltur Ekintzak taldeak indarrez hasiko du bigarren denboraldia. Gaur  Maritxu Kajoi bezpera, eguena, hasiko dute 2011-2012 edizioko Kooltur ostegunak ekimena Atom Rhumba taldearekin.
Sei lagunek osatzen dute Bilboko rock-and-roll taldea. Zuzeneko gordinak eskaintzen dituzte, funk, blues eta rock doinuak nahastuz. 2010ean argitaratutako Gargantuan Melee lana eskainiko dute; hain zuzen, Atom Rhumbak euskaraz abesten duen lehen abestia jasotzen du diskoak: Istingako mutikoa.

Berrikuntzak ekintzetan
Iaz bezala, kontzertuak eguenetan izango dira, 22:00etan gaztetxean, 5 euroren truke. Horren harira, gainera, berrikuntza bat izango da aurtengo denboraldian. Zozketak salduko dituzte, eta zozketa horiekin urte osoko bono bat zozketatuko dute. Zozketa horien diruarekin, besteak beste, musika ekipoa ordainduko dute.
Lehenengo edizioa, datutan
Kooltur Ekintza taldea pozik dago Kooltur ostegunak ekimenaren lehenengo edizioarekin. 2010-2011 eguenetan 28 kultura emanaldi antolatu zituzten, eta bataz besteko pertsona kopurua 98 izan zen. Bigarren ediziorako ere gogotsu daudela azaldu du Aritz Zubiate taldeko kideak. Edizioa, gainera, talde indartsu batekin hasiko dutela gaineratu du.
Dagoeneko urriko agenda gertu dute. Atom Rhumbaren ondoren Mursegok joko du gaztetxean urriaren 13an; urriaren 20an, Fly Shit; eta, urriaren 27an Sumision City Blues taldeak jardungo du.

]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/atom-rhumbaren-zuzeneko-gordinak-zabalduko-du-eguenetako-bigarren-ikasturtea#comments Danbaka Thu, 06 Oct 2011 10:33:24 +0200
Koolturreko urriko programazioa Atom Rhumbak zabaduko du http://www.danbaka.com/albisteak/koolturreko-urriko-programazioa-atom-rhumbak-zabaduko-du Kooltur Ostegunak ekimenak antolatutako kontzertuen zaparrada. Urriaren 13an, Mursego bakarlaria entzuteko aukera izango da. Urriaren 20an, Fly Shit bergararrak, eta urriaren 27an, Sumition Cityblues taldeak izango dira zuzenean gaztetxean.
]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/koolturreko-urriko-programazioa-atom-rhumbak-zabaduko-du#comments Danbaka Sat, 01 Oct 2011 12:17:44 +0200
Urriaren 6an itzuliko dira Kooltur Ostegunak, Atom Rhumbarekin http://www.danbaka.com/albisteak/urriaren-6an-itzuliko-dira-kooltur-ostegunak-atom-rhumbarekin Ikasturte berria ate joka dugu dagoeneko eta oraindik hilabete pasatxo falta bada ere, Kooltur Ostegunak ekimena indartsu itzuliko dela garbi eta ozen esan dezakegu. Urriaren 6an izango da lehen kontzertua, Maritxu Kajoi bezperan. Atom Rhumba talde ezaguna izango da lehen gonbidatua. Formatuan ez da aldaketarik izango: eguenetan, 22:00etatik aurrera, eta talde bakarra bost euroren truke. Eta noski, askotariko estiloetan oinarrituz, gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza.

Haritz Zubiate Kooltur ekimenaren antolakuntzako kideak aurreratu duenez, beste talde entzutetsu batzuk bisitatuko dute Arrasateko gaztetxea. Horien artean daude, esaterako, Zea Mays, Split 77, Anai-arrebak eta Mursego. Kontzertuen eskaintzan ez da aldaketarik izango, lehen urtean oso ondo funtzionatu zuen-eta.

Urte osorako bonoa lortzeko aukera

Hori bai, Zubiatek jakinarazi du zozketa bat antolatzeko asmoa dutela. Helburua da AGAKOrekin batera hartu zuten musika ekipoa ordaintzen joatea: oraindik erabat zehaztu ez badute ere, errifak saltzeko asmoa dute eta saria izango litzateke urte osorako sarrera ahalbidetzen duen bonoa.

]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/urriaren-6an-itzuliko-dira-kooltur-ostegunak-atom-rhumbarekin#comments Danbaka Wed, 31 Aug 2011 12:00:39 +0200
Kooltur Ostegunak: eguenak kalitatez musikatu dituen taldeari, irailera arte http://www.danbaka.com/albisteak/kooltur-ostegunak-eguenak-kalitatez-musikatu-dituen-taldeari-irailera-arte

"Leku itxietan egiten diren kontzertuetan beherakada igartzen da maiatza aldera. Eguraldi ona edota jaiak direla, jende gutxi izaten da musika aretoetan. Horregatik eta guk geuk ere deskantsu bat behar dugulako erabaki dugu irailera arte kontzertuak etetea", azaldu du Haritz Zubiate Kooltur Ostegunak ekimenaren antolakuntza taldeko kideak. Zubiatez gain, musika munduan esperientzia handia duen taldea egon da atzetik, eguenero kalitatezko taldeak gaztetxera ekarri eta ekimenak aurrera egin zezan bermatzen: Igortz Iturbe, Iker Barandiaran, Iñaki Bengoa, Iago Cascon, Unai Lazkano, Aitor Urizar, Maier Uranga eta Josu Beltran, besteak beste.

Kerobia asteon, lehen urteko azkena

Eguen honetan Iruñeko Kerobia taldeak itxiko du lehen urtea, eta beraz, heldu da baloraziorako ordua: "Pozik gaude, jendeak oro har ondo erantzun du. Lehen kontzertuetan jende kopuru altua mantendu genuen eta horrek asko harritu gintuen. Estilo ezberdinetako taldeak ekarri arren, bataz bestekoa ez zen asko jaisten. Azken saioetan, hori bai, parte hartzeak behera egin du, baina ez dugu uste taldeen kalitatea jaitsi delako gertatu denik, lehen esan dudan moduan, sasoi honetan jendeak beste plan batzuk egiten dituelako baizik". Azaroaren 4an ireki zuten zikloa, eta ondo ireki, gainera: Gari izan zen lehen gonbidatua, eta agertokian denetariko musika aparailuak zituela, bete egin zuen gaztetxea. Lehen kontzertua egin aurretik, baina, antolakuntza taldea hasia zen lanean. Duela urte eta erdi inguru Arrasateko kultura eskaintza nola indartu pentsatzen ari zirela, eguenak egun aproposak zirela pentsatu zuten. Eta gaztetxearekin elkarlanean musika ekipoa erosi ostean, motorra hasi zen martxan. 

Kantitatea baino, kalitatea
Kooltur Ostegunen formatuak ondo funtzionatzen duela dio Zubiatek: "Hasieratik oso argi genituen oinarriak: beti gaztetxean, 22:00etan puntuan, talde bakarra eta saio guztiak prezio berean. Taldearendako erosoa izatea ere oso garrantzitsua da".

Kooltur Ostegunen beste zeinu bereizgarri bat da kantitateari baino kalitateari ematen diotela lehentasuna: "Estiloak estilo, kalitatezko taldeak eskaintzen saiatu gara. Musika zaleak gara aspalditik eta izenak ekarri ditugun arren, saiatu gara jendearendako horren ezagunak ez diren taldeak ere ezagutzera ematen". Azaroaren 4tik 30 hitzordu antolatu dituzte, eguenero bat: 29 kontzertu eta antzerki bat. Kontzertu arrakastatsuena Fiachras-ena izan zen, abenduaren 30ean.

Beraz, helburua lortu dutela ezin ukatu: pintxo poteoa errotu den moduan, arrasatearrek badakite eguenetan gaztetxean badagoela zerbait. Kerobia asteon eta gero, agurrik ez, irail erdialdera arte baizik.


]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/kooltur-ostegunak-eguenak-kalitatez-musikatu-dituen-taldeari-irailera-arte#comments Jokin Bereziartua Mon, 30 May 2011 08:47:29 +0200
Willis Drummond taldearen zuzeneko indartsua 'Kooltur Ostegunak'-ek antolatuta http://www.danbaka.com/albisteak/willis-drummond-taldearen-zuzeneko-indartsua-kooltur-ostegunak-ek-antolatuta Iparraldeko Willis Drummond taldeak taldeak Istanteak izeneko hirugarren diskoa aurkeztera datoz. Anthology eta Zuzenekoak kaleratu ostean, Bidehuts plataformarekin kaleratu dute lan berria. Beste inork ez bezala, post-hardcorea eta hard-rocka nahasten dituzte. Askok esan dute Euskal Herriko zuzeneko indartsuena eta irmoena dutela. Hitzordua hilaren 3an, Arrasateko gaztetxean 22:00etan hasita. Sarrera 5 eurokoa da.

]]>
kooltur willisdrummond http://www.danbaka.com/albisteak/willis-drummond-taldearen-zuzeneko-indartsua-kooltur-ostegunak-ek-antolatuta#comments Maider Arregi Tue, 01 Feb 2011 08:39:51 +0100
Lobo Electricoren rock erotikoa asteazkenean http://www.danbaka.com/albisteak/lobo-electricoren-rock-erotikoa-asteazkenean Urtarrilaren 27ko greba dela eta Kooltur Ostegunak ekimenak antolatutako osteguneko kontzertua, asteazkenera pasa dute. Hala,  Lobo Electrico tolosarren zuzenekoa hilaren 26an izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan hasita. Artefactos mágicos lana aurkeztuko digute. 1999. urtean sortu zuten taldea, eta rock-and-roll psychedelicoa eta erotikoa  egiten dute. Musika eta letra beroak ipiniko dituzte Arrasateko oholtza gainean. Sarrera 5 eurokoa da.

 

]]>
kooltur loboelectrico http://www.danbaka.com/albisteak/lobo-electricoren-rock-erotikoa-asteazkenean#comments Danbaka Fri, 21 Jan 2011 18:19:57 +0100
Los Carniceros del Norte taldea Kooltur Ostegunak ekimenak antolatuta http://www.danbaka.com/albisteak/los-carniceros-del-norte-taldea-kooltur-ostegunak-antolatuta Urtarrilaren 20an, Los Carniceros del Norte taldea izango da Arrasateko Gaztetxean. Punk siniestroa egiten du talde bizkaitarrak. Zuzenekoa 22:00etan hasiko da.


Punk 'siniestroa' 

Los Carniceros del Norte laukotea Barakaldotik dator, eta punk siniestro estiloa lantzen du. Txarly, Nando, Zombie eta Gorka dira kideak, eta, besteak beste, azken urteoetan grabatutako diskoetako kantuak eskainiko dituzte. Iaz Sangre delako diskoa kaleratu zuten eta aurretik, Poe is dead, eta 13 cuchilladas. Los Carniceros del Norte taldea 2006an sortu zen. Euren asmoa zen beldurrezko pelikulak oinarri hartuta, El Gabinete del Doctor Caligari, Nosferatu, El resplandor, La noche de los muertos  vivientes..., musika egitea. Hori horrela, 13 cuchilladas grabatu zuten. Bigarren diskoan Edgar Allan Poe omendu zuten.

Lobo Electrico

Urtarrileko azken zuzenekoa Lobo Electrico tolosarrek egingo dute. 1999. urtean sortu zuten taldea, eta rock-and-roll erotikoa egiten dute. Musika eta letra beroak ipiniko dituzte Arrasateko oholtza gainean.</p>

]]>
kooltur loscarnicerosdelnorte http://www.danbaka.com/albisteak/los-carniceros-del-norte-taldea-kooltur-ostegunak-antolatuta#comments Danbaka Tue, 18 Jan 2011 08:34:57 +0100
UNE taldearekin ekingo diete 2011ko Kooltur Ostegunei http://www.danbaka.com/albisteak/une-taldearekin-ekingo-diete-2011ko-kooltur-ostegunei Azaroa eta abendua pasa ostean, urtarrila gogoz hasi du berriro Kooltur Ekintzak eta dagoeneko argitara eman du urteko lehen hilabeteko programa: hilaren 13an, UNE; 20an, Los Carniceros del Norte; eta 27an, Lobo Electrico. Hiru proposamen interesgarri eta desberdin, eguenetan ohikoa duten moduan.

Urtarrilean, hiru emanaldi
UNE taldearen ahotsa Aitor Uriarte oñatiarra da, Latzen eta Sen taldeetan aritutakoa. Bizkaiko hainbat lagunekin UNE sortu zuen, metala eta rocka uztartuta, eta orain Akustikoak eta bestelako uneak izeneko lana argitaratu berri dute, kantu zahar eta berriei bestelako sonoritatea gehitu diena. Eguenean igoko dira gaztetxeko agertokira, 22:00etan.  
Barakaldoko Los Carniceros del Norte punk siniestro taldea eta Tolosako Lobo Electrico talde beroa izango dira hurrengo proposamenak. ]]>
kooltur une http://www.danbaka.com/albisteak/une-taldearekin-ekingo-diete-2011ko-kooltur-ostegunei#comments Danbaka Thu, 13 Jan 2011 07:58:37 +0100
Abenduko Kooltur ostegunetako egitaraua http://www.danbaka.com/albisteak/abenduko-kooltur-ostegunetako-egitaraua Kooltur ostegunetako kontzertuak, 22:00etan hasiko dira Arrasateko Gaztetxean. Sarrera 5 eurokoa da. Abenduaren 2an, Jon & Sugramas arituko da zuzenean.


Abendua - kooltur ]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/abenduko-kooltur-ostegunetako-egitaraua#comments Danbaka Tue, 30 Nov 2010 12:25:50 +0100
The Hot Wok taldearen jazz dantzagarria Kooltur gauean http://www.danbaka.com/albisteak/the-hot-wok-taldearen-jazz-dantzagarria-kooltur-gauean The Hot Wok taldearen Electro Funky Jazz Brass doinuekin gozatzeko aukera izango da, 22:00etan hasita.
]]>
kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/the-hot-wok-taldearen-jazz-dantzagarria-kooltur-gauean#comments Danbaka Tue, 23 Nov 2010 12:33:50 +0100
Capsula talde geldiezinaren zuzeneko indartsua gozatzeko aukera eguenean http://www.danbaka.com/albisteak/capsula-talde-geldiezinaren-zuzeneko-indartsua-gozatzeko-aukera-eguenean Kooltur ostegunak ekimenari esker, Bilbon bizi den jatorri argentinarreko Capsula taldea gaztetxean izango da etzi, azaroak18. Talde geldiezina da agertoki gainean, indartsua, eta egiten dutenarekin izugarri gozatzen dutela erakusten duen horietakoa.



Geldiezinak eszenatokian, eta geldiezinak agertokietatik kanpo: Euskal Herria osoan oso talde gutxi izango dira Capsula beste mugitu diren taldeak; biraz bira ibili izan dira. Beste emanaldi interesgarri bat ikusteko aukera, beraz. Gogoratu: etzi, azaroak 18, gaztetxean (22:00). Sarrera bost euro ordaindu beharko da.
1970ko hamarkadako rocka oinarri, beste hainbat estilo ere uztartzen ditu Bilbo gotorleku duen taldeak: garajea eta doinu psikodelikoak entzun ahalko dira, adibidez. Euren talde eragile moduan aipatzen dituztenen artean talde sorta zabala da oso: Velvet Underground-etik Rolling Stones-etara, edo The Clash-etik Suicide-ra. Ez da musika aldizkarietako portadak betetzen dituen taldea baina euren lana ez da oharkabean pasa: Rising Mountains (2009ko apirila) diskoak oso kritika onak jaso zituen. Hortik aurrerakoa, norberak asma dezala etzi gaztetxean (22:00), bost euroren truke.
]]>
kooltur capsula http://www.danbaka.com/albisteak/capsula-talde-geldiezinaren-zuzeneko-indartsua-gozatzeko-aukera-eguenean#comments Jokin Bereziartua Tue, 16 Nov 2010 14:09:19 +0100
The Snobs taldea Kooltur gaueko bigarren saioan http://www.danbaka.com/albisteak/the-snobs-taldea-kooltur-gaueko-bigarren-saioan The Snobs talde donostiarrak hartuko dio erreleboa Gariri. Jorge Reboredo Nuevo Catecismo Catolico taldeko lehen gitarra joleak eta Señor No-ko Xabik, oraingoan baxu jole moduan, punk-rock azkarra eta landua eskainiko dute. Eskarmentu handiko musikariak dira, beraz, eta joan den egueneko Gariren saio lasaiaren ondoan, mugimendua eta izerdia ziurtatzen dute. Nuestros puños son legion da euren ereserkia eta ikuskizuna bermatuta dago. Hilaren 11n izango da, gaztetxean (22:00). Sarrera bost euro ordaindu beharko da. ]]> kooltur http://www.danbaka.com/albisteak/the-snobs-taldea-kooltur-gaueko-bigarren-saioan#comments Jokin Bereziartua Mon, 08 Nov 2010 12:28:16 +0100